Familia handi bat gara ZUREKIN

† Francisco Pérez González

Urtero ospatzen dugun Elizbarrutiaren Egunak aukera egokia eta ederra ematen digu denori gure elkarren arteko hurbiltasuna eta anaikortasuna gogoratu, aitortu eta sendotzeko. Aurtengo lema honako hau da: “Familia handi bat gara ZUREKIN”.

Versión en castellano

Elizbarrutiar maiteok: Urtero ospatzen dugun Elizbarrutiaren Egunak aukera egokia eta ederra ematen digu denori gure elkarren arteko hurbiltasuna eta anaikortasuna gogoratu, aitortu eta sendotzeko. Aurtengo lema honako hau da: “Familia handi bat gara ZUREKIN”.

Familia da, hain zuzen, gizartearen eta baita ere Elizaren oinarrizko muina eta bihotza. Eta kristau familien familia da Eliza. Da, aldi berean, Trinitate familia santuaren irudi eta egintza miragarria.

Bataiatu guztiok osatzen dugu Elizaren familia: apaizek eta laikoek, gurasoek eta seme-alabek. Denok gara Jainko errukitsuaren seme-alaben familia maitagarria. Halaxe gogoratzen eta adierazten digu aurten berezikiro Errukiaren Urteak. Eta Eliza da Jainkoaren sutondo eta bizitoki maitatia denontzat.

Aurtengo lemak letra larriz azpimarrtzen du ZUREKIN hitza. Denok Eliza-familian dugun erantzukizun pertsonala adierazten zaigu horrela. Eta orain hona hemen denok egin behar dugun galdera: Eliza-familiaren taldekide bizi bezala ikusten al dut neure burua? Egiten al dut zerbait praktikorik familia horren alde? Denok kabitzen gara senitarte horretan eta denok badugu zereginik munduaren eta Jainkoaren herriaren alde.

Elizbarrutiaren Egunak dei egiten digu denori kristau elkartean dugun erantzukizuna zintzo bete dezagun lankidetzaren, otoitzaren eta diru-laguntzaren bitartez.

Nire esker onik beroena aldez aurretik zuen laguntzagatik Errukiaren Ama Mariak bedeinka dezala zuen bizitza.

Artículos Destacados