Gure elizbarrUtiaren argazki orokorra.

† José Ignacio Munilla Aguirre

Donostiako gure elizbarrutiak oraingoan beste pauso bat eman nahi du ekonomia eta jarduera memoriaren berri emanez. Gure elizbarrutiaren argazki orokorra aurkeztea da informazio honen helburua; izan ere, elizbarrutiko erakunde bakoitzaren jarduerak urteko une desberdinetan bereiz argitaratzeak guztiaren ikuspegia galtzera eraman gaitzake.

Versión en castellano

Adibide bat jartzearren, Cáritas elizbarrutiko bizitzatik kanpo dagoen erakundea dela pentsa dezake askotan jendeak, oker pentsatu ere. Behin baino gehiagotan entzun izan dugu, salaketa moduan, gisa honetako planteamendua:

«Zenbat diru jartzen du Gotzaindegiak edota Gotzainen Batzarrak behartsuenen laguntzarako?». Galdera hori egiten duenak ez du ulertu Eliza bera dela Cáritas. Antzeko gaizki-ulertzea izango litzateke, konparazioa onartu nahi bada, baldin eta norbaitek Gobernuari salaketa egingo balio, ez duela heziera-alorrean inolako ekimenik eragiten, Hezkuntzako Ministerioa Gobernuaren beraren zati dela ahaztuz.

Horregatik, ekonomia eta jarduera memoria aurkeztu ahal izateko, bi ataletan banatzea erabaki dugu: alde batetik, “Ebanjelizatze” atala eta, bestetik, “Sozial eta karitate” atala. Oso zaila da, jakina, bereizketa honen mugak zehatz-mehatz finkatzea. Esate baterako, personal gastuak ebanjelizatze–atalean sartu ditugu, nahiz eta gauza jakina izan, apaizaren jarduera atal bietan sartzen dela, ebanjelizatzearenean eta sozial eta kaitatezkoarenean. Alderantziz, misio-ekintzari dagokion jarduera sozial eta karitatezko atalean sartu dugu, nahiz eta gauza jakina izan misiolarien zeregina ez dela giza eta sozial alorreko garapeneko proiektuak martxan jartzera mugatzen, baizik eta ebanjelizatzearen zerbitzura jartzen dutela beren bizia.

Hala ere, nahiz eta ebanjelizatzea eta Elizaren ekintza sozial eta karitatezkoa bereiztea oso zaila dela jakin, larruazala eta haragia bereiztea, edota azukrea urtua izan den uretik bereiztea ezinezkoa den bezala, informazio hau ema- teko ahalegina egitea komeni zela pentsatzen dut, Elizaren jarduerei buruz irudi nabarmen desitxuratuari erantzuna eman ahal izateko. Eta, jakina, ekonomia eta jarduera orokorraren memoria aurkeztu izanak ez du eragozten gero atal bakoitza xeheki eta zehatz aurkeztu ahal izatea.

San Lukasen Ebanjelioko txatal batean aurkitzen dugu apustu honetarako arrazoia: «Jesus aurrera zihoan jakindurian, gorpuzkeran eta grazian» (Lk 2, 52). Egia da, hiru ogirekin “janaritzen” du Elizak mundua: eukaristiaren ogiaz, kulturaren ogiaz, eta gure gorputzaren euskarria den hirinezko ogiaz. Hiru ogi hauek azken batean bat bera dira, Jesus ere “bat” den bezala; bere gorputza janaritzen zuen aldi berean, bere adimena hezten zihoan Jesus, eta, batez ere, grazian hazten ari zen, Aitarekin zuen batasun estuan, alegia.

Beraz, eskuetan duzun memoria honekin gure elizbarrutiaren argazki orokor batera iritsi ahal izateko lehenengo ahalegina egiten dugu; badakigu, lehenengo saiakera izanik, beharrezko izango dugula aurkezpen hau hobeto egi- tea etorkizuneko argitalpenetan.

Espero dugu, komunikazio-ahalegin honek posible egingo duela, hiritar askoren begietan, baita fededun askoren begietan ere, ezkutuan gelditzen diren eliz egintza asko ezagutzea. Era berean, espero dugu, ikuspegi orokor hau lagungarri izango dela, gure elizbarrutia osatzen duen familia handi honetan denok eskuzabal parte har dezagun.

1 1 1 1 1 1 1 1 1 1

Artículos Destacados